ARTE PLASTIKO eta IKUSIZKOEN eremuan JARDUERAK SUSTATZEKO eta GARATZEKO dirulaguntzak. ARGITALPENEN modalitatea.

Azalpena

Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. ARGITALPENEN MODALITATEA.

Xedea: Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

Onuradunak: Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek, beti ere agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta edo helbidea edo sozietate-egoitza badute eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean badituzte.

Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

Eskaera epea

2023-03-04-etik 2023-04-03-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa