TXEKINTEK - Oinarri Teknologikoko Enpresak edo enpresa Berritzaileak Sortzeko Prozesuan laguntza (Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa)

Azalpena

Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko dirulaguntza programa

Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa: IV. eranskina (TXEKINTEK)

Xedea: Ekimen pertsonaleko enpresa proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS–3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).

Dirulaguntzaren xede jarduerak: Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea. BIC GIPUZKOAk babestuko dituen enpresa ekimenak.

Erakunde onuradunak:

  1. Pertsona fisikoak, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
  2. Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Betetzeko epeak:

  • Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 22an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
  • Jarduerak hasteko epea: Jarduerak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2028ko martxoaren 30en.
  • Proiektuen justifikazio data: 2028ko maiatzaren 02an. 

Eskaera epea

2026-06-03-etik 2026-10-22-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza