Xedea: Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio ezarpenak sustatzea eta bultzatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Gipuzkoako enpresek filialak sortzeko, handitzeko edo eskuratzeko bideratzen dituzten baliabide iraunkorretarako ekarpenak.
Herrialde objetiboak: Europar Batasunekoak ez diren herrialdeak, EBn 2004tik aurrera sartu diren herrialde kideen kasuan izan ezik. Kasu horretan, diruz lagunduko dira Txekia, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Bulgaria, Errumania eta Kroazia ere.
Onuradunak:
- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).
- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar haundien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.
2024-05-24-etik 2024-06-28-era