Nekazaritza-, elikagaigintza eta basogintza-sektoreetan produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza (Landa Garapen Iraunkorrerako Programa – LEADER ikuspegia) *bakarrik Oiartzunen: Ergoien, Iturriotz, Arditurri

Azalpena

Nekazaritza-, elikagaigintza eta basogintza-sektoreetan produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza (Landa Garapen Iraunkorrerako Programa – LEADER ikuspegia)

 

Xedea:

Lehen sektorean lankidetza sustatzen laguntzeko da laguntza hau, lehen sektorearen, nekazaritza eta basogintzako produktuen eraldatze- eta merkaturatze-industrien edota bestelakoen artean, produktu, prozesu

eta teknologia berriak garatzeko.

Horrez gain, nekazaritzako eta basogintzako sektoreko eragileak elkarrekin lanean jartzeko proiektuak bultzatzea da laguntza honen helburu zehatza.

 

Onuradunak:

Honako hauek jaso dezakete laguntza hori: nekazaritza eta basogintzako ekoizleek, horien elkarteak, kooperatibak eta lanbide arteko elkarteko kideek, nekazaritzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriek, horien elkarteek eta lanbide arteko elkarteko kideek, bai eta hirugarrengo batzuek ere, hala nola, lankidetza-proiektuetan lan egiten duten LGEek, TETek, teknologia-zentroek, ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta antzekoek.

 

Diruz laguntzeko moduko gastuak:

Diruz lagundu daitezkeen gastuak nekazaritza-, elikagaigintza eta basogintza-sektoreetan produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetzan sortzen diren gastu guztiak dira (Itunaren I. eranskinarekin lotutakoak denak).

Gastuek prestaketa-lanekin izango dute zerikusia, hala nola, diseinuarekin, produktuak, prozesuak eta teknologiak garatzearekin eta probatzearekin, bai eta lankidetzarako inbertsio materialekin edo ez-materialekin eta helburu komertzialekin erabili baino lehenagoko produktu, prozesu eta teknologia berriekin ere.

Nolanahi, diruz lagunduko badira, ekintza horiek produkzio-sektorerako onak direla justifikatu beharko da.

Lankidetza-proiektuetarako, gehienez ere, gastuen % 80ko laguntza emango da. Kasu honetan ere izango da aukerarik aurrerakinak jasotzeko, 13.5 artikuluan ezarritako baldintzatan.

Eskaera epea

2014-08-23-etik 2014-09-22-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak