BIDERATU BERRIA - Krisialdiak jotako Enpresak Berregituratu eta Bultzatzeko laguntza-programa

Azalpena

Bideratu Berria - Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko Laguntza-Programa

Xedea: Ebazpen honen xedea da urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2021ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (Aginduaren bidez, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).

Onuradunak: Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1- Eraginpeko lantokia eta/edo ustiaketa-zentroa izatea Euskal Autonomia Erkidegoan

2- Enpresa txiki edo Enpresa Ertaina izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (EBAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa) enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo gomendio hori ordeztu edo aldatzeko xedapenak betez

3- Laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldietan, beheko bi baldintza hauetako bat betetzea, gutxienez:

  • Ekitaldi bakoitzean zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 40tik gorakoa izatea.
  • Aktiboko partiden guztizkoak 1,5 milioi euroko zenbatekoa gainditzea.
  • Urteko negozio-zifraren zenbateko garbiak 3,0 milioi euroko zenbatekoa gainditzea

4- Krisi-egoeran egotea, bere finantza-baliabideen bidez edo akziodun eta hartzekodunak ekartzeko prest dauden baliabideen bidez, epe labur edo ertainean ekonomikoki desagertzea ekarriko dioten galerak garbitzeko gai ez izateagatik, kanpoko esku-hartzerik ez badago.

Bereziki, enpresa txiki eta ertain bat krisian dagoela joko da hurrengo hiru irizpideetako bat betetzen badu:

1- Erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino.

2- Sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz.

3- Enpresa porrot edo kaudimengabezia prozeduran dagoenean edo bere Zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot edo kaudimengabezia prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta.

Talde bateko kide diren enpresak ezingo dira agindu honetan araututako laguntzez baliatu, salbu eta egiaztatzen bada enpresak dituen zailtasunak enpresarenak berarenak direla, eta ez direla taldearen barruko kostuen esleipen arbitrario baten ondorio.

Eskaera epea

2021-03-10-etik 2021-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Industria-antolamendua