BERRIKER Programa - Prozesuen alorreko Berrikuntza Proiektuei laguntzak

Azalpena

Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuen diru-laguntzak (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa - Berriker programa) (VI kapitulua)

Xedea: EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntza hauen helburua sektore hauen eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta haien arteko elkarlana bultzatzea da.

Onuradunak:

a) Enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definizioan biltzen ez diren enpresak izan dira, betiere enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jarduten badute, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak. Kasu honetan, bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Eskaera epea

2015-09-24-etik 2015-10-23-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak