PRODUKTU BERRIAK MERKATURATZEA (Internazionalizazio Programa)

Azalpena

Internazionalizazio Programa - Produktu berriak nazioartean merkaturatze programa

Xedea: Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.

Diruz lagundutako jarduerak Produktu berria eta berritzailea nazioartean merkaturatzeko jarduerak (gehienez 2 herrialde). Produktuaren berritasuna eta izaera berritzailea egiaztatzea. Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.

Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:

- Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen dirulaguntza onuradun izana.

- Patente baten eskatzaile edo titularra dela jasota izatea.

Enpresa txikietan nahikoa izango da produktu berria katalogo batean sartzea Herrialde hartzaileak: Gehienez 2 herrialde proiektu bakoitzeko Herrialde hautagarriak:

a) Enpresa txikiak: nazioarteko merkatuko edozein herrialdetan jardutea.

b) Enpresa ertainak: Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan egindako jarduketak, EBn 2004. urtearen ondoren sartu ziren estatu kideen kasuan izan ezik (Txekia, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Bulgaria, Errumania eta Kroazia); kasu horretan ere dirulaguntza jasoko dute.

Onuradunak: Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Eskaera epea

2025-05-27-etik 2025-07-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa