HEZIBI-ENPRESAK programa (Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko)

Azalpena

Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programa

Xedea: Gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko Hezibi programaren helburua da, hain zuzen ere, ikas-ekinezko prestakuntza hori sustatzea. Hala, lan ordaindua eta prestakuntza uztartuta, partaideen enplegagarritasuna hobetuko nahi da, eta, aldi berean, EAEko ekoizpen-sarean eskuragarri dauden profesional kualifikatuen prestutasuna indartu.

Hezibi programaren esparruan ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuak formalizatzen dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa bat da, kontratu horiek gauzatzean garatutako prestakuntza-jarduera finantzatzeko.

Onuradunak (eskatzaileak):

  • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.
  • Erakunde onuradun bakoitzak 2.000 euroko prestazio ekonomikoa jasoko du programa honen babesean sinatutako ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoen kasuan, erakunde onuradunak txandakako prestakuntza-kontratuaren iraupenaren araberako prestazio proportzionala jasoko du.

Eskaera epea

2026-01-01-etik 2026-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak