HEZIBI-PRESTAKUNTZA ZENTROAK programa (Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko)

Azalpena

Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programa

Xedea: Txandakatzean oinarritutako eta lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden gazteei zuzendutako lanbide-heziketako eredu bat garatzea, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatuta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat lortzearen bidez gazte horien lanbide-gaitasunak hobetzeko, eta, era horretan, enpresen premiak eta langileek eskuratutako gaitasunak egokitzen laguntzeko. Profesionaltasun-ziurtagiri bat, enpresan egingo den lan-jarduerarekin txandakatuz egingo den Profesionaltasun Ziurtagiri batean bihurtzeari laguntzea. Horretarako, txandakako prestakuntzan ariko den pertsona bakoitzeko , 400 €-ko diru laguntza emango zaio ikastetxeari.

Onuradunak (eskatzaileak):

  • Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ematen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden titulartasun pribatu edo publikoko prestakuntza-zentroak.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak