2014ko hasieran HAIZETEEK eta ITSAS-EKAITZEK ERAGINDAKO KALTEAK KONPONTZEKO LANAK Finantziazioa *bakarrik PASAIAN

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoan hobaridun maileguak emateko finantza-lerroaren deialdi berezia, FOMIT Turismo Azpiegiturak Modernizatzeko Finantza Funtsaren konturakoa. Deialdiaren helburua da 2014ko lehenbiziko bi hilabeteetan haizeteek eta itsas-ekaitzek Kantauri itsasertzean eragindako kalteak konpontzeko lanak finantzatzea

Onuradunak: Mailegu horien onuradun izan daitezke: udal turismo-azpiegituren eta turismo-establezimendu pribatuen titularrak, baldin eta 2014ko lehenbiziko bi hilabeteetan haizeteek eta itsas-ekaitzek eragindako kalteak jasan badituzte apirilaren 25eko INT/701/2014 Aginduaren I. eranskinean zehaztutako udalerrietan; agindu horretan, zehazten da zein udalerritan aplikatuko den otsailaren 21eko 2/2014 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako neurriak (ELD horren bitartez, premiazko neurriak onartzen dira 2014ko lehenbiziko bi hilabeteetan haizeteek eta itsas-ekaitzek itsasertz atlantikoan eta Kantauri itsasertzean eragindako kalteak konpontzeko).

Maileguak gehieneko interes-tasa hauen arabera emango zaizkie amaierako onuradunei:

a) 3 urterako maileguak: finkoa, gehienez % 4,070era.

Kalkulua: % 0,570 + bitartekotza-marjina, gehienez % 4koa.

Hobariak: % 0,5.

Tronkoa amortizatzeko gabealdirik gabe.

b) 5 urterako maileguak: finkoa, gehienez % 5,230era.

Kalkulua: % 1,430 + bitartekotza-marjina, gehienez % 4,30ekoa.

Hobariak: % 0,5.

Gabealdia, gehienez: tronkoa amortizatzeko gabealdia: 0 urte edo urte 1.

c) 10 urterako maileguak: finkoa, gehienez % 6,076era.

Kalkulua: % 2,276 + bitartekotza-marjina, gehienez % 4,30ekoa.

Hobariak: % 0,5.

Gabealdia, gehienez: tronkoa amortizatzeko gabealdia: 0 urte edo urte 1.

d) 15 urterako maileguak: finkoa, gehienez % 7,312ra.

Kalkulua: % 3,512 + bitartekotza-marjina, % 4,30ekoa.

Hobariak: % 0,5.

Gabealdia, gehienez: tronkoa amortizatzeko gabealdia: 0 edo 2 urte.

Eskaera epea

2015-03-12-etik 2015-04-08-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak