ELEKTRIZITATEA EKOIZTEKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN bidezko INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK sustatzeari begirako laguntzak

Azalpena

Elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak

Diruz lagundutako jarduerak:

  • Sare elektrikotik bakartutako instalazioak,  fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak: 250 kW-eraino.
  • Sare elektrikora konektatutako instalazioak, fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak: 1 MW-eraino.

Onuradunak: Laguntza Programa honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke:

a) Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak, baldin eta biomasa erabiltzeko instalazioetan inbertsioak egiten badituzte EAEn. Diru-laguntzez baliatzeko jarduerak Laguntza Programa honen 4. oinarrian zehazten dira.

b) Halaber, udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, Laguntza Programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.

c) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Programa honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.

d) Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean ESE) moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza programa honetako 4. oinarrian aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2019-05-14-etik 2019-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena