BIOMASA energetikoki ustiatzeko INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK sustatzeari begirako laguntzak

Azalpena

Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntza

Diruz lagunduko diren jarduerak Biomasan:

  • Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna), eta, hala badagokio, hotza ekoizteko, ustiapen termikoa sortzeko erabiliko da: Potentzia izendatua > 70 kW.
  • Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa): potentzia izendatua 10 kW-ekoa edo handiagoa izango da (=>10 kW), eta gehienez ere 70 kW-eraino.
  • Aire beroa ekoizteko galdarak: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.
  • Lehendik dauden district heating erako instalazioei konexio berriak.
  • Erregai konbentzionaleko erregailuen ordezkapena, eta galdaren egokitzapena, biomasa-erregailuen bitartez: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.

Onuradunak: Laguntza Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke:

a) Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak, eta etxejabeen elkarteak, baldin eta laguntza programa honetako 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiten badute EAEn. Jabeen Elkarteen kasuan, nortasun juridikorik ez daukaten entitateak badira ere, diru laguntza programa honek ematen dituen laguntzez baliatzeko proiektuak egin ditzaketenez gero, elkarte horiek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 artikuluetan) xedatutako betebeharrak; baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa ere (aurrerantzean, «1/1997 Legegintza Dekretua»).

b) Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza?programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.

c) Merkataritza sozietateak baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien xede sozialak ahalbidetzen badu EAEn jardutea; beti ere laguntza-programa honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatu nahian.

d) Energia Zerbitzu Enpresa moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza?programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2020-01-30-etik 2021-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena