Energia Aurrezteko eta Energia Eraginkortasunerako Programa 2015
Xedea: Energia aurreztea eta energia eraginkortasuna sustatzea enpresa industrial ertain eta txikietan. Horretarako, monitorizazio energetikorako sistema eta kudeaketa energetikorako prozesua ezarriko dira.
Jardueraren deskribapena:
1. Hasierako egoeraren diagnostikoa.
2. Neurtzeko ekipoen eta datuak batu eta horien analisia egiteko plataformen arkitektura teknikoko proposamena.
3. Ekipoak erosteko eta datuak batzeko plataforma aukeratzeko laguntza.
4. Neurtzeko ekipoak instalatzeko laguntza teknikoa.
5. Sistema martxan jarri.
6. Plataforma kudeatzen ikasteko tutoretza eta trebakuntza.
7. Monitorizazioa ustiatu eta parametrizatzeko laguntza.
8. Energia kudeatzeko prozesuaren proposamena eta hori ezartzea.
9. Amaierako txostena.
Enpresa onuradunak eta betekizunak: Ekintzaren onuradun izan daitezke Gipuzkoako enpresa industrial txiki eta ertainak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
o Produkzio jarduna Gipuzkoan eduki behar dute.
o Gizarte segurantzako eta ogasuneko (GFA) ordainketak eginda izan behar dituzte.
o Ordainketa (803,94 € + BEZa) egin behar dute, % 25a jarduera finantzatzeko erabiliko da.
o Energia kontsumoak monitorizatzeko instalazioak ez izatea.
0000-00-00-etik 2015-07-31-era