Finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu Programa)
Xedea:
Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako inbertsio-proiektuak sustatzea. Horiek finantzaketaren esparruan egituratuko dira, Finantzen Euskal Institutuak finantza-erakundeekiko lankidetzan eman beharreko maileguen bermeak eskainiz, horiek baitira laguntzen euskarria. Planteatzen diren laguntza-lerroak ondorengo hauek dira:
a) Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako ETE kotizatu gabeek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsioen proiektuei. Laguntzok Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) hirugarren kapituluko hirugarren sekzioan daude jasota. Erregelamendu horrek laguntza kategoria batzuk Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen ditu.
b) Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuei. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.
c) Interes-tasen hobaria, finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontura, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresentzako finantzaketa-lerroaren barnean. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura- sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.
Onuradunak:
Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko laguntza-lerroa arriskua finantzatzeko: Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:
- ezein merkatutan eragiketarik ez egin izatea;
- beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik edozein merkatutan eragiketak egiten zazpi urte baino gutxiago eramatea;
- arriskuko finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.
Minimis Erregelamenduetako arriskua finantzatzeko laguntzen lerrorako: Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
Finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontura, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresentzako finantzaketa-lerroaren barnean: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programa), 2019ko azaroaren 19ko aginduaren II. kapituluan araututako bermeak emateari loturiko laguntzen onuradun izan diren enpresa pribatuak, izan pertsona fisiko edo juridiko.
2023-12-28-etik 2024-12-31-era