Azalpena
Enpresen I+G Hazitek programa
Xedea: Proiektu eraldatzaileak, proiektu estrategikoak eta proiektu lehiakorrak egiten laguntzeko laguntza-programa. Proiektu horiek industria-ikerketakoak, garapen esperimentalekoak edo saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegiturak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Industria – Euskadi 2030 Planean jasotako lehentasunezko eremu eta sektoreetan.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
-
Proiektu eraldatzaileak: a) Diruz lagunduko dira ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko eta saiakuntza eta esperimentazio eraldatzaileko azpiegiturak eskuratzeko proiektuak, bereizgarritzat eta bakartzat jotzen direnak beren ezaugarri eta berezitasunengatik, Euskadi 2030 Industria Planaren lehentasun estrategikoekin bat datozenak, eta IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoen lehiakortasuna hobetzea dakartenak, bai eta EAEk potentzia industrial berritzaile gisa duen irudia hobetzea ere. Proiektu eraldatzaile horiek Euskadin eragin ekonomiko eta estrategiko handia duen industria-lidergoan oinarritzen dira, eta eragin nabarmena sortzen dute euskal ekonomian, 20 milioi eurotik gorako inbertsio eta kostu operatiboekin, kalitatezko enplegua sortzea, enpresa-sarea indartzea edo inbertsioak erakartzea dakartenak. Proiektu eraldatzaileek balio-katean zehar trakzio-efektuak edo beste sektore batzuetako enpresa eta eragileekiko zeharkako sinergiak sortzeko gaitasuna dute, Klusterren Erakunde Dinamizatzaileen (KED) laguntza izanik, ikuspegi integral eta interkonektatu baten bidez egitura-eraldaketak sustatuz. Proiektu eraldatzaileek berrikuntza-maila handia erakusten dute beren eremuko ezagutzaren edo teknologiaren egungo egoerari dagokionez, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileekin lankidetzan garatzen dira, helburuko sektorean edo merkatuan eraldatzeko ahalmena duten irtenbideak sortuz. b) Diruz lagunduko dira I+G jarduerak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratutako proiektu eraldatzaileen saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegiturak eskuratzea, bai eta teknologia eraldatzaile berriak integratzea, patente berriak sortzea eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa berriak sortzea ere (Startups).
-
Proiektu estrategikoak: Diruz lagundu ahal izango dira ikerketa industrialeko edo garapen esperimental estrategikoko proiektuak, Euskadi 2030 Industria Planean estrategikotzat ezarritako sektoreetan kokatzen direnak, baldin eta Ikerketa eta Garapen Teknologiko eta Berrikuntzan lankidetza publiko-pribatua sustatzen badute, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian trakzio-eragina izan dezaten eta ETEen esku-hartzea eta Horizonte Europa Programan sartzea errazten badute. Diruz lagunduko dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratutako proiektu estrategikoetako I+G jarduerak, bai eta teknologia estrategiko berriak integratzera, patente berriak sortzera eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa berriak sortzera bideratutakoak ere (Startups). Eta hori guztia enplegua sortzera eta euskal enpresa-sarea dibertsifikatzera bideratuta dago, baita enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.
-
Proiektu lehiakorrak: a) I+G proiektu lehiakortzat hartuko dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera zuzendutako ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak, edo lehendik daudenak nabarmen hobetzea ahalbidetzen dutenak. b) Izaera lehiakorreko I+G proiektuetarako laguntzak eskuratu nahi dituzten proiektuek I+Gko jardueren multzo koherente bat izan beharko dute, produktu, prozesu edo zerbitzu originalak eta lehendik daudenak baino handiagoak garatzera argi eta garbi bideratuak, merkatuaren eta gizartearen eskaerei hobeto erantzuteko. c) Dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzera bideratutako proiektuak edo garatutako produktuak/prozesuak/zerbitzuak produktu/prozesu/zerbitzu berritzat jotzeko berritasun-mailarik ez dutenak ez dira «produktu/prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko. Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, dauden zerbitzuen eta bestelako eragiketa arrunten ohiko edo aldizkako aldaketa arruntak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri.
Onuradunak:
-
Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
-
Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
Eskaera epea
2025-12-30-etik 2026-02-27-era
Sailak
-
Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak