GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: Produktuen eta Zerbitzuen Garapena (I+G+B)

Azalpena

Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena (I+G+B)

Xedea: Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, dirulaguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.
Diruz lagundu daitezke: Diruz lagundu daitezke, besteak beste, ondoko alorrekin lotutako 4.0 produktuen edo 4.0 zerbitzuen garapena:

- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola

- Konektagarritasuna

- Big Data

- Konputazioa eta lainoa

- Errealitate handitua eta errealitate birtuala

- Robotika aurreratua

- Gauzen Interneta (IoT)

- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua

- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa

- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Ez dira lagungarriak izango:

- Bezero partikularraren behar berezietara moldatutako produktuak edo zerbitzuak.

- Entitate eskatzailearen barneko prozesuen berrikuntzak.

- Proiektuen bigarren faseak edo produktuen edo zerbitzuen bertsio hobetuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jada sustatuta daudenak.

- Eremu teknologiko espezifikoekin erlazionatuta dauden proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste programa batzuk sustatzen dituztelako.

Salbuespenak deialdi bakoitzean zehaztuko dira. Zehazki, 2020ko deialdian ez da diruz laguntzeko modukotzat joko ondoko eremu teknologikoekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:

- Zibersegurtasuna

- Elektromugikortasuna, energia biltegiratzea edo ibilgailu autonomoa.

- Gastronomiaren balio katean teknologien aplikazioa

Gastu lagungarriak: barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

- Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25

- Enpresa ertaina bada % 35

- Enpresa txikia bada % 45

Gehieneko zenbatekoa: 60.000 €

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Onuradunak: Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.

Eskaera epea

2020-03-14-etik 2020-04-13-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna