Txanda-kontraturako laguntzak
Xedea: Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.
Onuradunak: Deialdi honetan araututako laguntzen onuradunak izan daitezke bertan ezarritakoaren araberako txanda-kontratuak egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, hauek izan ezik: administrazio publikoak eta haien mendeko erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak.
2023-12-05-etik 2024-10-18-era