BITARTEZ: Kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak

Azalpena

Kultura-bitartekaritzako proiektuei dirulaguntzak (Bitartez)

Xedea: Oinarri hauen xedea da kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta elementu berritzaileak dituzten kultura-bitartekaritzako proiektuetarako dirulaguntzen deialdia egitea.

  • Bitartekaritza-bide berriak sortzea, parte-hartzaileei eta publiko desberdinei zuzentzeko, esperientzia esanguratsuagoak, bereizgarriagoak eta kualitatiboagoak bultzatuz.
  • Baterako sorkuntzan, berrikuntzan eta talentua erakartzean oinarritutako kultura-bitartekaritza, gure inguruneko sormen-potentziala ahalik eta gehien garatzeko.
  • Kultura-jardunbideetatik kultura-bitartekaritzako estrategia berriak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika edo bertsolaritza). Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren hasi eta 2026ko abenduaren 31ra arte gauzatuta egon beharko dute proiektuek. Aurrekontuak % 20ko autofinantzaketaren gutxieneko ehunekoa aurreikusi beharko du, hau da, iturri publikoetatik ez datozen diru-sarreren frakzioa; hau da, laguntza pribatuak, mezenasgoa, jardueratik bertatik eratorritako diru-sarrerak eta erakunde edo pertsona eskatzailearen beraren ekarpenak.

Onuradunak: Pertsona fisikoak eta pertsona juridiko pribatua eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kultura-epigrafe batean alta emanda egotea.

Eskaera epea

2026-05-20-etik 2026-06-19-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna