ELKARLANA - Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - ELKARLANA
Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea (IV. eranskina)

Xedea: Lehiakortasuna bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatzeko dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena).

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • Enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea;
  • Enpresen dimentsio berriak sortzea;
  • Lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.

Onuradunak: Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza edoeta laguntza formularen baitako enpresak.

Eskaera epea

2021-06-19-etik 2021-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna