Azalpena
Ekintzaile programa
Xedea: Finantza-laguntza eman nahi die BIC baten tutoretzapean dauden enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko proiektu berriei, ideia heltzeko eta enpresa abian jartzeko faseetarako. EAEn dauden Bussiness Innovation Center (BIC) zentroetako baten tutoretzapeko enpresa-proiektu berritzaile berrientzako eta/edo industria- eta teknologia-oinarriko eta/edo prozesu-proiektu industrialari lotutako zerbitzuetako enpresa-proiektuentzako laguntza arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan heltzeko eta abian jartzeko prozesu osoan zehar. Laguntza hori honela gauzatuko da:
-
1. ILDOA: Pertsona edo talde sustatzaileari edo enpresari lagun egin ideia heltzeko eta enpresako plana egiteko prozesuan, hura martxan jarri arte. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.
-
2. ILDOA: 1. ildoko bezalako ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako enpresako plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa errazago eskuratzeko. Laguntza hori gauzatzeko, arau honen babesean formalizatzen diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua murriztuko da, LUZARO Kredituko Finantza Establezimenduarekin horretarako sinatzen den hitzarmenaren arabera.
Onuradunak: Mikroenpresak, autonomoak eta perstona fisikoak
Eskaera epea
2022-07-29-etik 2022-12-12-era
Sailak
-
Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)