ENPRESETAN PERTSONEN PARTAIDETZA SUSTATZEKO programa (Kudeketan, erabaki estrategikoetan, emaitzetan, kapitalean partaidetza proiektuak)

Azalpena

Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programa

Xedea: Programaren helburua da sustatzea kalitatezko enplegua, enpresen errotzea, lehiakortasuna, bere jarraitutasuna eta jasangarritasuna eta enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez.

Onuradunak:

II. Eranskina:

• Gipuzkoan dauden enpresak.

III. Eranskina:

• Gipuzkoan dauden enpresak eta empresa-elkarteak.

• EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

• Gipuzkoako erakunde sindikal adierazgarrienak.

• Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa-unitateak, eta partaidetzan, eta antolakuntza edo gizarte berrikuntzan espezializatutako ikerketa-zentroak.

• Gipuzkoako entitate edo elkarte estrategikoak, hezkuntza, ekonomia eta gizarte, toki edo eskualde izaerakoak, Gipuzkoako ekonomia-jarduerako zona edo sektore bateko eragile egokiak edo giltzarriak biltzen dituztenak, interesa dutenak lankidetzan aritzeko ikuspuntu integral bat garatu dadin enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Diruz laguntzeko moduko jarduketak izango dira:

II. Eranskina: Ezartzeko prozesuak.

III. Eranskina: Ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa:

• partaidetza, kudeaketan

• partaidetza, erabaki estrategikoetan

• partaidetza, emaitzetan

• partaidetza, kapitalean.

Proiektu horiek proposatu eta garatu daitezke helburu hauek dituen jarduketa batetik: sendotzea eta garatzea antolakuntza-eraldaketa, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, jarraitutasuna eta belaunaldi aldaketa, transmisioa, gizarte ekonomia, eta baita enpresa-berregituratze eta berrabiatze bereraino ere.

Eskaera epea

2020-07-17-etik 2020-09-08-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna