EUSKARA INGURUNE DIGITALEAN - Euskarazko Egitasmoak eta Egitasmoen Bertsioak

Azalpena

Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak

Xedea: Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edo normalizatzeko dirulaguntzak ematea:

1. Interneten edukiak euskaraz soilik hedatuko dituzten egitasmo ez komertzialak.

2. Interneten euskaraz gain beste hizkuntza batean edo batzuetan zabaltzen diren egitasmo ez komertzialetako euskarazko bertsioak.

Mota hauetako egitasmoak aurkeztu ahal izango dira:

- Berriak: 2020an abian jarriko diren egitasmoen garapena eta horiek hornitzeko euskarazko edukiak.

- Lehendik abian dauden egitasmoak: horietan funtzionalitateak hobetzea edo gehitzea edota euskarazko edukiak gehitzea.

Onuradunak: Jarduera ekonomikoa gauzatzen duen pertsona fisiko edo juridiko pribatua.

Eskaera epea

2020-06-02-etik 2020-07-01-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara