ELKARTEEN/ERAKUNDEEN LOKALETAKO edota MERKATARITZAKO ENPRESETAKO ERROTULUA LEZON EUSKARAZ JARTZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Elkarteen/Erakundeen lokaletako edota merkataritzako enpresetako errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Xedea: Deialdi honen xedea da errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten elkarteei, erakundeei edota merkatariei emango zaizkien dirulaguntzak arautzea.

Onuradunak: Edozein pertsonak edo entitateak, eta hauexek dira bete beharreko baldintzak:

1. Errotulua duen lokalak Lezon kokatua behar du.

2. Errotuluaren testuak euskaraz idatzita egon behar du.

3. Euskaraz testuak ondo idatzita egon behar du; horregatik, Euskara Sailak gainbegiratua emango dio aurrez.

4. Errotuluko testua izen berezia bada ez da emango dirulaguntzarik.

5. Establezimenduetako edo ibilgailuetako errotuluak lagundu daitezke (beti ere bakarra lagunduko da).

6. Errotulu berriak edo berritzen direnak lagundu daitezke.

7. Zorretan ez egotea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.

Eskaera epea

2023-01-01-etik 2023-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara
Dei-egilea: UDALA / ESKUALDEA : Lezo.