Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako diru-laguntzak
Xedea: Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorearentzako laguntza batzuen deialdia egitea eta deialdi horren oinarriak onartzea 2025erako; laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (FEMPA Erregelamendua) aurreikusita daude, zeinak Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezartzen baitu 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko eperako, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen baitu.
Laguntza-lerroak:
1.– Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria (1230256).
2.– Hondakinen bilketa itsasoan eta hondartzetan, arrantzaleen parte-hartzearekin (1230257).
3.– Arrantzaren eragina murriztea (1230258).
4.– Klima-aldaketa arintzea eta energia-efizientzia, gaitasuna handitu gabe (1230259).
5.– Klima-aldaketa arintzea eta energia-efizientzia, gaitasuna handituz (1230260).
6.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230261).
7.– Ontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe (1230262).
8.– Ontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, gaitasuna handituz (1230263).
9.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230264).
10.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230265).
11.– Berrikuntza (1230266).
12.– Prestakuntza (1230267).
13.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230268).
14.– Arrantza-portuak, lehorreratze-lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230269).
15.– Berrikuntza akuikulturan (1230270).
16.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230271).
17.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230272).
18.– Akuikulturak ingurumen-egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen-zerbitzuak ematea (1230273).
19.– Animalien osasun- eta ongizate-neurriak (1230274).
20.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230275).
21.– Akuikultura-ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230276).
22.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230277).
23.– Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzuak (1230278).
24.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230279).
25.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230280).
26.– Merkaturatzea sustatzea, produktuen, ontzien eta arrantza- eta akuikultura-produktuen aurkezpenen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan (1230281).
2025-10-31-etik 2025-12-01-era