KSI BERRITZAILE programa (Berrikuntza Teknologikoa, Antolamendu Ereduaren Berrikuntza eta Finantza-gaikuntza) *2 deialdi

Azalpena

KSI - Berritzaile: KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa

Xedea: Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako programa. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo bi jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza.

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen.

Faseak:

  • 1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA
  • 2. FASEA-KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Deialdiak:

  • 1. deialdia (1. Fasea I eta 2. Fasea): 2020/03/02 - 2020/06/12
  • 2. deialdia (2. Fasea bakarrik): 2020/06/22 - 2020/07/10

Onuradunak (sektoreak):

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
  • Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)
  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
  • Publizitatea eta marketina

Eskaera epea

2020-03-02-etik 2020-06-12-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna