AUTOKONSUMO ELEKTRIKORAKO ENERGIA BERREZTIGARRIEN INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK sustatzeko dirulaguntzak

Azalpena

Autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak

Diruz lagunduko diren jarduerak:

  • Sare elektrikotik bakartutako instalazioak, fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak: 250 kW-eraino.
  • Sare elektrikora konektatutako instalazioak, fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak: 1 MW-eraino.

Onuradunak:

a) Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak, etxejabeen elkarteak eta ondasun-elkarteak, baldin eta dirulaguntza-programa honen 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiten badute EAEko lurraldean. Jabeen Elkarteen kasuan, nortasun juridikorik ez daukaten entitateak badira ere, dirulaguntza-programahonek ematen dituen laguntzez baliatzeko proiektuak egin ditzaketenez gero, elkarte horiek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 artikuluetan) xedatutako betebeharrak; baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa ere (aurrerantzean, «1/1997 Legegintzako Dekretua»).

b) Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza-programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.

c) Merkataritza sozietateak baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien xede sozialak ahalbidetzen badu EAEn egitea; beti ere laguntza-programa honen 4. oinarrian jasotzen diren jarduerak gauzatu nahian.

d) Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean, ESE) moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza-programa honen 4. oinarrian aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn,2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2020-01-30-etik 2021-06-25-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena