BONU TEKNOLOGIKOAK: Telelana *Covid-19*

Azalpena

Bonu Teknologikoak: Telelana

Xedea: Dirulaguntza hauen helburua da finantzatzea enpresa txikiek telelana egiteko behar diren ekipamenduak eta elementuak erosteko egin dituzten gastuak edo laster egingo dituztenak, enpresa-jarduera mantentzearren, asko eragin baitiote pandemiaren hedapena ekiditeko hartutako neurriek.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gastuak: Enpresek telelana ahalbidetzeko egindako gastuak, hala nola PCak, ordenagailu eramangarriak, web kamerak, mikrofonoak, bideokonferentzia egiteko sistemak, software ofimatikoa, segurtasun informatikorako elementuak eta kasu bakoitzerako bereziak izan daitezkeen beste batzuk, prestakuntza edo aholkularitza gastuak barne. Ontzat emango dira bakarrik martxoaren 1etik aurrera egindako gastuak eta inbertsioak. Diruz lagungarriak izango dira enpresako langileren baten izenean agertzen diren gastuak, baldin eta deialdi hau indarrean jarri aurretik egin badira, eta, ondoren, enpresak ordainketa zuritzen badu. Kasu horretan, enpresak, eskaerarekin batera erantzukizunpeko deklarazio bat erantsi beharko du. Bertan, ziurtatuko du inbertsioa COVID-19aren pandemiak sortutako egoeragatik egin dela.

Portzentajea eta gehieneko zenbatekoa:

- Egin den edo egingo den gastuaren % 100 (BEZrik gabe).

- Gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.

Onuradunak:

- Enpresa txikiak, autonomo gisa aritzen diren pertsonak barne, 50 langile baino gutxiago dituztenak.

- Eta jarduera Gipuzkoan garatzen dutenak, betiere egingo den inbertsioa instalazio horietan zuzenean aplikatzekoa bada.

Eskaera epea

2020-04-03-etik 2020-04-03-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Teknologia Berriak