ETE-entzako, Banakako Enpresaburuentzako eta Profesional Autonomoentzako FINANTZA-LAGUNTZA emateko programa, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko (IVF - Finantzen Euskal Institutua & Elkargi eta finantza-erakunde laguntzaileak)

Azalpena

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko programa, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko

Xedea: Dekretu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoek egitura-gastuetarako dituzten 6 hilabeteko likidezia- eta finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Maileguen zenbatekoak:

- 5000€-1.000.000€ ETEentzat.

- 5000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.

Onuradunak:

Euskadiko ETEak. Eskakizunak: 250 langile baino gutxiago izatea. Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea. Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren %25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea.

Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak. Eskakizunak: Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea. PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea.

Eskaera epea

2021-03-16-etik 2021-06-01-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Finantzaketa