Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET
Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten enpresaburu indibidual edo autonomoek eta pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:
a) Ostatu-establezimenduak
b) Bitartekaritzako turismo-enpresak
c) Jatetxe-arloko enpresak
d) Upategiak (betiere zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenean)
e) Garraio turistikoko enpresak
f) Turismo aktiboko enpresak
g) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
h) Gaitutako turismo-gidak
i) Jarduera nagusia bisita gidatuak egitea duten enpresak (free tour-ak izan ezik)
j) Autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak
2026-04-16-etik 2026-05-15-era