Brexit Finantzaketa-lerroa (IVF - Finantzen Euskal Institutua & Elkargi)

Azalpena

Brexit Finantzaketa-lerroa

Zertarako: Finantzatu beharreko kontzeptuak arantzelen tasak, jardueraren aldi baterako beherapena, kobrantzen atzeratzeak, stock-a ziurtatzeko merkantzia gehiago erosi beharra, heltze prozesu luzeagoak… dira. Hau da, ekonomia-merkataritza testuinguru berriaren ondorioz duten maniobra funtsaren finantzaketa.

Onuradunak: Finantzaketa linea hori, Erresuma Batuarekin inportazio eta esportazio merkataritza harreman zuzenak dituzten enpresek eta horien hornitzaile eta bezero sare osoak erabili ahal izango du. Enpresek Euskadin edo Nafarroan burutu behar dituzte jarduera ekonomikoak, eta bere helbide soziala izan behar dute, erabaki zentru eta/edo gutxienez hemen kokatuta dagoen jarduera zentru batean. Halaber, Erresuma Batuko enpresekin merkataritza jarduera izan beharko dute, euren bezeroen artean Erresuma Batuarekin merkataritza harremanak dituzten enpresak eduki beharko dituzte, edo euren jarduera edo bertatik sortutako transakzio ekonomikoek Brexit prozesuaren eragina jasan dezaketen enpresak izan beharko dira.

Eskaera epea

2020-01-01-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena