NEKAZARITZA-, ELIKAGAI- eta ARRANTZA-SEKTOREEI aparteko laguntzak, EKOIZPEN- eta MERKATARITZA-JARDUEREI eusteko Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzen-esparruaren babesean

Azalpena

Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei aparteko laguntzak, ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eusteko Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzen-esparruaren babesean

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoan Covid-19aren krisialdiak erasandako nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreen ekoizte-, eraldatze- eta merkaturatze-gaitasunari eustea. Laguntzok itzuli beharrik gabeko laguntza gisa ezartzen dira, aldi baterako soberakinak izoztea edo antzeko teknika bat erabiliz kontserbatzea helburu dutenak. Produktuak fresko kontserbatzeko, enpresaren beraren instalazioak erabil daitezke, edo, bestela, hirugarrenen instalazioak. Honako produktu hauek lagunduko dira diruz:

a) Barazkiak: urazak, piperrak, tomateak eta EAEko ustiategietako beste barazki batzuk.

b) Frutak: sagarrak, madariak, kiwiak, fruitu gorriak eta EAEko ustiategietako beste fruta batzuk.

c) Zereal eta tuberkuluak: freskoan prozesatutako patata eta zerealak.

d) Haragikiak: haragi-piezak, honako animalia hauek hiltzetik datozenak: behi, ardi, ahuntz, txerri, zaldi eta hegaztiak.

e) Arrantza: aldez aurretik izoztutako berdela biltegiratzea.

Onuradunak: Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, edozein dutela ere forma juridikoa, betiere legezko betekizunak eta oinarri hauetan ezarritako gainerakoak betetzen badituzte.

Eskaera epea

2020-04-21-etik 2020-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Eremua: Finantzaketa
  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna