EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUEN DISEINU BIKAINERAKO laguntzak *2 eskaera-epe

Azalpena

Ekonomia zirkularreko ekodiseinu- eta erakustaldi-proiektuetarako eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako laguntzak

• 3. ildoa. Ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikaina, berrikuntzarako laguntzei buruzko Europako –nahiz beste eremu geografiko bateko– programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua.

Xedea: Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektuen proposamenak garatzeko laguntza. Proposamen horiek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen efizientziara eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, berrikuntzarako laguntza-programa europarren fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa...) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, Cdti Misioak...) aurkeztuko diren proiektuak babestuko dira.

Onuradunak: enpresa pribatuak, ahal dela industria-sektorekoak, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuk ere, betiere oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte. Salbuespen gisa, 3. lerroan, tokiko sektore publikoko erakunde eta entitateek (udalak, garapen-agentziak, mankomunitateak edo kuadrillak) eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) edozein kidek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Eskaeraren epeak:

1. 2020/07/15era arte

2. 2020/11/30era arte

Eskaera epea

2020-07-01-etik 2020-11-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : IHOBE.