ZIBERSEGURTASUNA: TELELANA (Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa (IV. Eranskina: Telelan segurua)

Xedea: Telelana antolaketa eredu bat da, zibersegurtasunaren ikuspegitik ere kudeatu behar dena; beraz, deialdi honetan, telelan segurua landu, sentsibilizatu, informatu eta prestatu nahi duen lerro bat erantsi da.

Onuradunak: Atal honetan planteatutako laguntzak jaso ahal izango dituzte banakako proiektuek zein lankidetzan egindako proiektuek; kasu horretan, entitate parte-hartzaile bakoitzak bere aldetik egin beharko du eskaera. Lankidetzan egindako proiektuak batera ebaluatuko dira. Onuradun izango dira: a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak.

Eskaera epea

2020-08-14-etik 2020-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza