ZIBERSEGURTASUNA: I+D (Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa (Zibersegurtasun industriala arloan ikerketa eta garapena)

Xedea: Zibersegurtasun arloko ikerketa eta garapena bultzatzea Gipuzkoako industria sarean. Proiektuak zibersegurtasun INDUSTRIALAren merkatura zuzendutako produktu eta aplikazio berriak garatzera bideratuko dira, betiere, berrikuntzarik badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean. Ez dira lagungarriak izango:

- IT produktuak garatzea edo hobetzea.

- Bezero partikularraren behar berezietara moldatutako produktuak edo zerbitzuak.

- Entitate eskatzailearen barneko prozesuen berrikuntzak.

- Proiektuen bigarren faseak edo produktuen edo zerbitzuen bertsio hobetuak, dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dutenak.

Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.

Onuradunak: Zibersegurtasun industrialaren (OT) esparruan Gipuzkoan lan egiten duten enpresak, betiere sustatu beharreko proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean aplikatzekoak badira.

Eskaera epea

2021-04-27-etik 2021-06-07-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak