BALIOA SORTZEKO ERALDATZEN - Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - BALIOA SORTZEKO ERALDATZEN
Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzea (II. eranskina)

Xedea: Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • Negozioaren eskumenak eta/edo oinarrizko eskumenak identifikatzea, etorkizunean potentzial handiagoa izango duten enpresa aukerak garatzeko balioa sortzen dutenak (atzerrira konektatutako enpresaren ezagutza bereizgarria identifikatzea eta zentzuz ustiatzea).
  • Eskuin-ezkertia ikuspegia barne hartzen duen antolaketa-diseinua garatzea (egungo gaitasunak ustiatzeko potentzialtasuna, etorkizuneko garapenerako aukera berriak esploratzeari utzi gabe).
  • Barnekintzailetzako dinamikak ezartzea (enpresaren barruan aldeko testuinguru bat sortzea, pertsonen eta enpresen berezko gaitasunak aprobetxatzeko etengabeko dinamika baten bidez, bai barnekoa bai ingurunera irekia, negozio lerro edo jarduera ekonomiko berriak sustatzeko.
  • Negozio aukera berriak sortzen dituzten dinamikak ezartzea, prospektiba eta aurreratze teknikak barne hartzen dituztenak (enpresan eta kanpoan dagoen ezagutza eta sormena modu intentsiboan erabiliz eta konbinatuz. aurrez kontrastatutako merkatu balioko proposamenetan).
  • Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktutik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa-.
  • Eraldaketa eta dibertsifikazio irekiko egiturazko prozesuak diseinatzea (balioa eta ezagutza ematen duten kanpoko erakunde edo profesionalekin lankidetzan aritzeko eta konfiantza sortzeko prozesuak).
  • Jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira;
  • Ekonomia zirkularraren esparruan aukerak identifikatzea eta antolatzea, eta baita ere eko-diseinuaren eta eko-zerbitizazioaren esparruan.
  • Aukerak identifikatzea eta antolatzea, ekonomia sortzailearekin lotutako jarduerak txertatuz.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
  • EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

Eskaera epea

2023-02-17-etik 2023-03-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna