Azalpena
Ontzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko ekitaldiko dirulaguntzak
Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko itsas kultura-ondarea osatzen duten itsasontziak babesteko jarduerak diruz laguntzea, haien balio historiko, etnografiko, arkeologiko edo sozialean oinarrituta, bai eta haien emakida-araubidea ezartzea ere. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak 2025eko ekitaldian gauzatu beharko dira. Lau dirulaguntza-lerrotan emango dira laguntzak, jarraian adierazten den bezala:
-
1. lerroa: Egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizazioa helburu: Honako hauek lagunduko dira diruz: a.- Esku hartzeko edo berritzeko lana egin aurretik irizpideak finkatzeko beharrezko diren azterlan edo analisiak. b.- Segurtasunerako eta sarbideetarako obrak edo elementuak, bai ontzi barrukoak bai sarbideetakoak. c.- Kartelak, panelak eta beste edozein informazio-mekanismo, interpretazioa egiteko beharrezkoa dena, baina ontziaren izaerarekin loturarik ez duena. d.- Prest jartzeko lanak, gero erakusgai jarri ahal izateko.
-
2. lerroa: Egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko. a.- Barne dira segurtasun- eta nabigazio-ekipamenduaren gastuak, bai eta ontziaren garrantzia azpimarratzeko egindakoak ere, halakorik balego. b.- Egiturazko lanak, nabigaziorako beharrezkoak direnak.
-
3. lerroa: Egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak, lizentziak izapidetzeko gastuak, euskal portuetan modu egonkorrean atrakatzeko gastuak eta ontziaren nabigaziorako baimenak barne. Egindako konponketak diruz lagunduko dira dirulaguntza ondasunaren ezaugarrietara egokitzen bada eta ondarearen balioak kaltetzen ez badira. Gainera, ontziek erregistratuta egon behar dute euskal portuetan, eta uretaratuta egon, edo 2024an uretaratzeko aurreikusita.
-
4. lerroa: Elkarte edo erakunde publiko zein pribatuek egurrezko untzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko antolatutako ekitaldiak edo jarduerak: Diruz lagunduko dira zenbait jarduera edo ekitaldi-atal, baldin eta zuzeneko lotura badute untzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko lanarekin (ontzien kontzentrazioak, lanbide eta tradizioak berreskuratzea, erakusketak, hitzaldiak, jarduera didaktikoak, argitalpenak…).
Onuradunak:
-
Pertsona fisikoak
-
Pertsona juridiko pribatuak
-
Pertsona juridiko publikoak
Eskaera epea
2025-06-03-etik 2025-07-02-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Proiektu Estrategikoak
-
Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Ondare Kulturala-Naturala