ENPRESEN GIZARTE ERANTZUNKIZUNARAKO dirulaguntzak

Azalpena

Enpresen Gizarte Erantzukizuna Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zabaltzeko eta ezartzeko laguntzak

Xedea: Honako jarduketa gastuak finantzatzeko izango dira:

a) Enpresen gizarte-erantzukizuna ezartzea enpresetan, jasangarritasun-memoriak eginez. Jasangarritasun-memoriek GRI, SG21, ISO2300 edo gisako metodologiei jarraitu beharko diete. Kontabilitate sozial aplikatuari buruzko azterlanak egitea ere diruz lagundu ahal izango da.

b) Tresnak eta formularioak prestatzea ebaluazio-diagnostiko bat egiteko, ahalbidetuko duena jakitea gizarte-ekonomiako enpresa jakin batek zer ekarpen egiten dien garapen jasangarrirako helburuei (GJH).

c) Diagnosia egitea jakiteko enpresek zer ekarpen egiten dieten garapen jasangarrirako helburuei (GJH); horretarako, gizarte-ekonomiako enpresentzat berariaz diseinatutako tresnak edo formularioak erabiliko dira.

d) Enpresen gizarte-erantzukizunaren kultura eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan zabaltzeko jarduerak.

Onuradunak:

  • Gizarte-ekonomiakoak enpresak
  • ETEak
  • Enpresa-elkarteak
  • Unibertsitateak
  • Enpresen Gizarte Erantzukizunaren sustapenean edo kudeaketa aurreratuan espezializatutako erakundeak

Eskaera epea

2023-06-01-etik 2023-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna