XPANDE DIGITAL programa (Nazioarteko Marketin Digitala)

Azalpena

Xpande Digital programa

Xedea: Nazioarteko marketin digitaleko ekintza-planak garatzea.

  • 1.Fasea: Aholkularitza. Zure enpresaren on-line posizionamenduaren analisia herrialde jakin batean, beharrak eta hobekuntza aukerak antzemateko. Diagnosiaren ondoren marketin digitaleko ekintza plan pertsonalizatu bat eratuko dugu, zure bezero, produktu, zerbitzu eta herrialdea kontutan hartuz. Ekintza hauek programaren 2. fasean ezarriko dira.
  • 2.Fasea: Ekintzen ezarpena. Marketin digitaleko ekintza plana abian jartzeko laguntza (Fase hau enpresak aukeratutako publizitate enpresarekin egingo da). XPANDE DIGITAL programan egin daitezkeen ekintzen adibideak: Hizkuntza ezberdinetan enpresako webaren edukien SEO posizionamendua Webaren SEM posizionamendua: bilatzaile eta Internet plataformetan enpresaren ikusgaitasuna hobetuko duten ekintzak. Landing pages: sorkuntza eta diseinua Email marketina: bezeroen eta bezero izan litezkeenen kaptazioa, garapena eta fidelizazio estrategia indartzeko erramintak. Sare sozialetako (SMM) kanpainen sorkuntza eta diseinua. “Content marketing” edukiak sortzeko ekintzak. Bilatzaile eta sare sozialetan kanpainak…

Onuradunak: Gipuzkoako ETEak.

Eskaera epea

2023-02-13-etik 2023-03-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa