TICCÁMARAS programa (Eraldaketa Digitala)

Azalpena

TICCámaras programa

Xedea: Covid-19 ak sortu dituen ondorio ekonomikoei aurre egiteko beharrezkoa den eraldaketa digitala bultzatzeko helburua dute. Diru-laguntza hauen bidez, bere estrategian ezinbestekoa den lehiakortasun digitala eskuratzeko erremintak bereganatuko dituzte, eta ondorioz, ETEi digitalizazioak ematendien aukera baliatu ahal izango dute bere jarduera suspertu eta produktibitate eta lehiakortasunean hobekuntza ekarriz.

  • I. Fasea: IKTei buruzko lagundutako diagnosia. Digitalki enpresaren inguru ekonomiko eta merkatuan duen lehiakortasuna ezagutzen lagunduko duen diagnosi sakona egitean datza. Teknologiaren inguruko beharrak zehaztu eta ondorioz, soluzioen inplantazioei buruzko aholkularitza emango zaie. Ekintza planak honako ardatzak izango ditu: Lehiakortasunaren hobekuntza, merkataritza elektronikoa eta martekin digitala.
  • Bigarren faseak honako edukiak ditu: Inplantazioa. Proiektuaren definizioa, zerbitzu hornitzaileei aurrekontuak eskatu eta Inplantazio Plan Pertsonalizatua egin. Behin Inplantazio Plan Pertsonalizatua adostuta, Bazkundetik kanpo dauden enpresek egingo dute soluzioen inplantazioa.

Onuradunak: Gipuzkoan beren zerga egoitza edo produkzio egoitza duten ETE, Mikro-ETE eta Autonomoen erregimen berezian izena emanda duten pertsonei zuzendua dago.

Eskaera epea

2020-06-16-etik 2020-09-21-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna