ADINBERRI: Erronka Demografikoaren Aurrean Negozio Eredu Berriaksustatzeko eta Balio Erantsiko Aukerak Sortzeko programa (Zilar Ekonomia - Silver Economy)

Azalpena

Erronka demografikoaren aurrean negozio eredu berriaksustatzeko eta balio erantsiko aukerak sortzeko programa. Adinberri.

Xedea: Balio erantsiko irtenbide partekatuak sustatzea trantsizio demografikoaren erronka sozial eta ekonomikoari aurre egiteko; pertsonen zahartze-prozesua kontuan hartzen dutenak; inpaktu soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa integratzen dituztenak gizartearen ongizatea, autonomia, berdintasuna eta aniztasuna areagotzeko; eta Adinberri estrategiarekin lerrokatuta daudenak.

Onuradunak:

a) Gipuzkoan dauden enpresak.

b) Gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko entitate, fundazio eta elkarteak, Gipuzkoan kokatuta daudenak, eta helburutzat dutenak zahartzearen alorreko sare sozioasistentzialean eta/edo soziosanitarioan lan egitea.

Eskaera epea

2020-10-20-etik 2020-11-17-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna