IBE Programa (Oinarri esportatzailearen gehitzea)

Azalpena

IBE Programa (Oinarri esportatzailearen gehitzea)

Xedea: Esportazio potentzialaren analisia egitea, oinarrizko nazioarteko estrategia finkatuz eta merkatu zehatz baten inguruan ekintza plan xume bat eratuz. Lan hau bi fasetan gauzatzen da:

  1. Nazioartekotzerako potentzialaren diagnosia Esportazio ahalmen potentzialaren azterketa bat egiten da, aurretiko balorazio bat egin eta kanpo merkatuetan arrakastaz jarduteko zein alderdi indartu behar diren identifikatuz.
  2. Hastapenaren ibilbidea eta tutorizazioa Nazioarteko oinarrizko estrategia finkatzen da 1-2 kanpo merkatu zehatzetara bideratuta. Ondoren, nazioartekotzean aurrera egiteko Ibilbide-orri bat lantzen da. Enpresaren beharren arabera, berariazko informazioa eskaintzen zaio enpresa bakoitzari, izan merkatu edo sektoreei buruzko informazioa, informazio iturriak, etab.

Onuradunak: Esportazio gutxi egiten dituzten edo esportatzaileak ez diren enpresak

Eskaera epea

2021-01-01-etik 2021-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa