KULTURA SEKTOREKO PROFESIONALEI dirulaguntzak *Covid-19* (Kultura eta Sormen Industriak)

Azalpena

Kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzak

Xedea: COVID-19 pandemiak sorturiko krisiaren eraginez diru-sarrerak murriztu izanaren ondorioz, 2021erako jarduera ekonomiko profesionalaren jarraitutasuna ezbaian ikusi duten Euskadiko kultura-sektoreko profesional autonomoek, enpresek eta entitate profesionalek kultura jarduerarekin jarrai dezaten dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

Onuradunak: Jarduera ekonomikoa edo profesionala EAEko kultura-esparru profesionalean garatzen duten profesional autonomoak.

Eskaera epea

2021-03-17-etik 2021-04-16-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: INDUSTRIA Sektorea
    Eremua: Finantzaketa