EKONOMIA ZIRKULARRAREN arloko JARDUKETETARAKO dirulaguntzak (hondakinak prebenitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea)

Azalpena

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hirihondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta autonomoen araubidean diharduten pertsona fisikoei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurraldean ekonomia zirkularra bultzatzen duten jardueratarako dirulaguntzak

Xedea: Oinarri hauen xedea da udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta langile autonomoei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan hondakinen kudeaketaren eremuan ekonomia zirkularra bultzatzen duten jarduketetarako. Dirulaguntzaren xedearen zati dira diruz lagun daitezkeen jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialaren elementuak erostea. Ezin izango dira ekonomia zirkularreko laguntza-programa honetara bildu nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, ontziak, pitxerrak, prebentzio-gidak eta sentsibilizazio-ekintzak eta/edo -kanpainak. Era berean, ezin izango dute dirulaguntzarik jaso soilik teorikoak diren proiektuek, ezta Trantsizio Ekologikoaren Zuzendaritzarekin dirulaguntzetarako hitzarmenak dituzten erakundeek aurkeztutakoek ere. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 75, gehienez ere 35.000 €jarduketako, 50.000 €lehentasunezko proiektuen kasuan. Diruz lagun daitezkeen jarduerek toki-izaera nabarmena dute, eta dirulaguntzen erakunde onuradunak toki-erakundeak izango dira.

Onuradunak:

a) Udalak

b) Hondakin mankomunitateak

c) Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateak

d) Helbide bat Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten merkataritza-sozietateak eta kooperatiba-sozietate forma duten enpresak, betiere bertan jarduten badute.

e) Langile autonomoak, helbide fiskala Gipuzkoan dutenak.

Eskaera epea

2024-03-26-etik 2024-04-25-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena