ZIBERSEGURTASUNA: PRODUKTU INDUSTRIAL ZIBERSEGURUA (Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa
(Zibersegurtasuna: Produktu industrial zibersegurua)

Xedea: Helburua industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzea da. Laguntzak gailu industrialak garatzen eta/edo diseinatzen dituzten enpresentzat dira, diseinutik abiatuta zibersegurtasuna ezar dezaten sustatzeko eta produktuen segurtasuna laborategi industrialetan probatzeko/testatzeko aukera beren eskura jartzeko. Diruz lagunduko diren proiektuek, probatu beharreko produktuaren aurrediagnostikoa izan behar dute, ZIUR Fundazioak egina. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak industria produktuen probak garatzeko izan beharko dira, zibersegurtasunaren ikuspegitik fidagarriak direla bermatzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak azpikontratatzearen gastuak bakarrik lagunduko dira diruz.

Onuradunak: Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.

Eskaera epea

2021-04-27-etik 2021-06-07-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna