KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak Sustatu eta Saltzeko, eta Sentsibilizazio, Prestakuntza eta Bitartekotza programetarako diru laguntzak

Azalpena

Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntzaeta bitartekotza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak

Xedea: Diru laguntza hauen helburu dira eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateak, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzeko.

Onuradunak: Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.

- Azken bost urteetan gutxieenez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.

Eskaera epea

2021-04-30-etik 2021-05-31-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa