ENERDIA BERRIZTAGARRIEN ERKIDEGOKO ERREGIMENEAN INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK SUSTATZEKO diru-laguntzak

Azalpena

Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak sustatzeko dirulaguntzak emateko, energia berriztagarrien erkidegoen edo herritarren energia-kooperatiben erregimenean

Xedea: Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak abian jartzeko dirulaguntzak norgehiagoka bidez ematea arautzea, energia-komunitateen edo herritarren energia-kooperatiben araubidean. Deialdiaren aurrekontua banatzeko, honako hauek joko dira diruz lagun daitezkeen gastutzat:

  1. Instalazioei lotutako ekipo berrietan eta muntaketan inbertitzea.
  2. Diruz lagunduko den instalazioarekin hertsiki lotuta dagoen obra zibila; nolanahi ere, Ingurumen Zuzendaritzaren irizpidea nagusituko da obra zibilak proiektuarekin duen loturari buruzko eztabaida dagoenean.
  3. Instalazioen administrazio-izapideen kostuak, sarbide- eta konexio-azterlanen kostuak barne, dagozkien erregistroetan sortu, legeztatu eta inskribatzeko hartune-eskubideak, udal-tasak eta -zergak, eta hirigintza-egokitzapenen kostuak.
  4. Hala badagokio, instalazioen bideragarritasun-azterlanak eta aurreproiektuak eta proiektuak idazteko kostuak, segurtasun- eta osasun-azterlanak eta obra-zuzendaritza, kanpoko kontratazioak badira.
  5. Hala badagokio, energia berriztagarrien erkidegoaren publizitate-, sustapen- eta eraketa-kostuak, aurretiazko txosten juridikoak eta erkidegoaren bideragarritasun-azterlanak.

Onuradunak: Edozein erakundek edo pertsona fisiko edo juridikok jaso ahal izango ditu laguntzak, izaera publiko edo pribatukoak, nortasun juridikorik gabeko elkarteak eta ondasun-erkidegoak barne, baldin eta irabazi-asmorik gabeko energia-komunitate edo kooperatiba berriztagarria osatzen badute edo osatzeko asmoa badute, eta egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan badute.

Eskaera epea

2021-05-04-etik 2021-05-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena