Azalpena
Arte eszenikoak, musika, literatura eta ARTE PLASTIKOAK sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak
Xedea:
-
Arte eszenikoak: Arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egiten dituzten ikuskizunak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko gastuak finantzatzea.
-
Musika: Euskal Herriko musika-taldeen edo gehienbat euskaraz errepertorioa dutenen zuzeneko zirkuiturako sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira, 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean.
-
Literatura: Literaturaren sektoreko sortzaileek (idazketa, ilustrazioa, itzulpena) eta argitaletxeak diren pertsonek edo entitateek 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko egiten dituzten gastuak finantzatzeko dira.
-
Arte plastikoak: 2022an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzeko dira, euskal artisten lana zabaltzeko.
Onuradunak: Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek). Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen edo estatutuen arabera, aurkezten diren laguntza-modalitatearen arabera dagozkien jarduerak garatu beharko dituzte.
Eskaera epea
2022-06-10-etik 2022-07-11-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa