LEHEN AUKERA - Gazte Langabeak euskal enpresetan Kontratatzeko laguntza (Kontratazioagatiko diru-laguntza)

Azalpena

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntza. Lehen aukera programa.

Xedea: Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortuta eta haien laneratzea sendotuta.

Eskatzaileak: Enpresa pribatuek (haien forma juridikoa edozein dela ere), banakako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, baita elkarte eta fundazioek ere.

Eskaera epea

2024-12-28-etik 2025-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak