Euskadiko TOKI-ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN ENERGIA-JASAGARRITASUNA HOBETZEKO AZTERLANAK eta AUDITORIAK egiteko laguntza

Azalpena

Euskadiko toki herri administrazioaren alorrean energia iraunkortasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzen programa

Xedea: Euskadiko toki herri administrazioaren jabetzako instalazio eta eraikin publikoetan energiaren aurrezpena, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko jarduerak diruz laguntzea da programa honen helburua.

Diruz lagunduko diren jarduketak:

a. Kanpoko argiteria publikoaz energia auditoriak.

b. Eraikinen eta energia instalazioen energia auditoriak.

c. Energia iraunkortasunaren aldeko jarduteko plana, 4/2019 Legearen esparruan.

d. Hiri mugikortasun iraunkorraren aldeko planak.

e. Energia iraunkortasunaren inguruko bideragarritasun azterlanak eta proiektuen prestaketa

Onuradunak: Dirulaguntza hauek herri administrazio publikoei eta horiei lotutako erakunde publikoei edo menpekoei, honako hauek:

a. Kontzejuak, bazkunak, batzar administratiboak eta maila apalagoko lurralde beste toki erakunde batzuk.

b. Udalerriak.

c. Udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoaren kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk, toki erregimenaren oinarrizko legerian eta Euskadiko 2/2016 toki erakundeen legean ezarritakoaren arabera.

d. Toki erakunde horiekiko harremanak edo menpekoak diren organismo publikoak.

e. Udal enpresa publikoak, zeinetan kapital soziala atal honetan aurreikusten duten erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50 baino handiagoa bada.

f. Fundazioak, sortzeko patronoa toki erakundea denean, edo patronatoan gehiengoz nagusitzen direnak toki erakundeko ordezkariak badira.

g. Partzuergoak, baita era guztietako erakunde instrumental guztiak, nagusiki toki kapital publikoa partaidetza dutenak, edo gehiengoa toki erakunde batena bada.

Eskaera epea

2021-05-19-etik 2021-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena