GIPUZKOA ZABALTZEN (merkatu berrietara zabaltzea)

Azalpena

Gipuzkoa Zabaltzen

Xedea: Programa honek enpresak nazioarteko merkatuen aurrean duen posizioa aztertu eta aukera berriak bilatzen laguntzen du. Programan parte hartuz lortu daitezkeen onurak:

  • Zure produktuentzat aukera onenak izan ditzaketen merkatuei buruzko banakako azterketa.
  • Lehentasunezko merkatuen proposamena, identifikatutako eskariaren eta zure enpresaren produktuen arabera.
  • Sektore/merkatu berriei buruzko informazioa.
  • Hautatutako merkatuetan estrategia bat ezarri eta ekintza plana eratzeko aholkularitza.
  • Gipuzkoako Bazkundeko teknikari baten lankidetza, merkatu berrietan ezarritako ekintza planari jarraipena eman eta, beharko balitz, neurri zuzentzaileak ezartzeko.

Onuradunak: Kontzentrazio geografikoa duten eta jarduera-merkatuak zabaldu nahi dituzten Gipuzkoako enpresa esportatzaileei zuzenduta.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa